Goizuetako pilotariek hiru txapela lortu zituzten, pasa den astean, Erreka elkarteak 16garren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketaren finaletan. Elite mailan, Iker Salaberria goizuetarra eta Mariezkurrena II.a gailendu ziren. Arrieta hernaniarra eta Gorriti garaitu zituzten 22 eta 14. Jubenil mailan ere beste bi goizuetar nagusitu ziren: Aizkorbe eta Apezetxea. 18-6 irabazi zieten Najerinoko Garcia eta Minguezi.
Finaletik kanpo, Zizurren Aizkorbe eta Apezetxea benjamina
Zizur Nagusiko lau t’erdiko txapelketaren 23garren finalak gaur goizean zehar jokatuko dira, baina bertan ez da Goizuetako pilotaririk egonen. Pasa den asteburuan Umore Onako bi pilotariak: Aizkorbe, gazte mailan; eta Apezetxea, benjamin mailan kanporatuak izan baitziren.
Aizkorbek 18-15 galdu zuen Oberena taldeko Santamarinaren kontra. Finala Santamarinak eta Zizurreko Arribillagak jokatuko dute.
Benjaminetan Apezetxea ere kanporatua izan zen Andoaingo Gaztañagaren aurka 16-5 galdu eta gero.