Egun eta erdiko irteera prestatu du Mendiriz Mendi elkarteak, uztailerako. La Moleta tontorrera igoko dira, uztailaren 21 eta 22ko asteburuan. Larunbatean abiatuko dira Atsegindegitik, eguerdiko 13:00etan. Bertara joateko, uztailaren 19ra arte dago epea, apuntatzeko: astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara. 65 euro dira; bazkideek, 55 euro.