Aurkari gogorrari ere, hortzak erakusteko prest

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 3a, 01:00

Lehengo asteburuko emai­tzek izan dezakete eraginik, gaurko norgehiagokan. Mun­darrori komeni zaio Urnie­taren kontra lortutako garaipena baliatzea, konfiantzarekin zelairatzeko.
Aurrez aurre Eas 08 taldea izango du; laugarren dijoa sailkapen orokorrean, eta ezbairik gabe, gauzak zail jarriko dizkio etxeko taldeari. Gainera, aurreko asteburuan galdu egin zuen Eas 08 taldeak zuzeneko aurkariaren, Euskaldunaren kontra, eta gaurkoan hiru puntuak etxeratzeko asmoz aterako da, seguru. Zarkumendegin izango da lehia, 16:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!