Txistularien kontzertua bihar, arkupeetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 3a, 01:00

Bihar eskainiko du urteko aurre­neko kontzertua, ‘Hernani’ Mu­sika Eskola Publikoko txistulari taldeak; orain izen berriarekin: Leokadisti Txistulari Taldea.
«Taldeari izena jarri behar, eta nola ez gogoratu Leokadisti etxearekin? Hernaniri hainbeste txistulari on eman dizkion etxe­a­­rekin, gainera guk astero en­tsa­iatzen dugunetik hain metro gutxira egonda? Ansorenatarren jaiotetxearen izena hartu dugu, bai, XIX. mendetik gaur arte txis­tua Euskal Herri osora zabaldu duen etxearena», azaldu dute.
Hori horrela, bihar eskainiko dute aurreneko kontzertua, Leo­kadisti izenarekin. Udaletxeko arkupeetan izango da, eguerdiko 12:30etan hasita.

Doinu klasikoak, eta Eskozia eta Irlandako doinu bana
Hamahiru piezako erreportorioa eskainiko dute, eta ohiko modu­an, joko dituzte txistularien erre­pertorioko doinu klasikoak, ba­te­tik; dantza doinuak, bestetik; eta azkenik, beste errepertorio batzuetatik hartutako bitxike­ria­ren bat. Oraingoan, Eskozia eta Irlandako doinu bana aukeratu dute, kontzerturako: Cumberland Reel eskozia­rra, eta The 17th of July irlan­da­rra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!