Erronkalari berriak, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 3a, 01:00

Biterin jarri du zita gaur, Euskara Ari Duk, Baietz Her­nanik! egitasmoaren biga­rren hilabeteari hasiera emateko. Bertan ekingo diote erron­kari, martxoan hasiko diren erronkalari berriek. Aholku saioa izango dute 12:00etan, eta identifika­tzai­leak ere ba­natuko dizkiete. Eta ondo­ren, 12:45etan, eki­taldia egingo dute, Biteri au­rrean. Bertso eskolako bi kidek, bertsotan kontatuko dute, zein den beraiek hartutako erronka, eta nola dabiltzan. 
Eta bu­ka­tzeko, taldeko argazkia ate­rako dute; erron­kalari guz­ti­ak, otsailekoak eta martxo­ko­ak, deitu di­tuz­te bertara­tze­ra, argazkirako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!