‘Barrika Marika’ festa berezia, Hernanin gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 3a, 01:00

Festa antolatu du gaur, Inti­fada Marikak, Hernanin: Barrika Marika festa egingo dute, Tilosetan eta Kontra­kantxa gaztetxean, arratsal­dean hasi eta gauera arte.
Txotx egiten hasiko dute festa, Tilosetan, arratsaldeko 18:00etan. Eta gero, 19:00etan, manifestakzioa egingo dute, Tilosetatik bertatik abiatuta. Horretarako, banderak eta transformatzeko arropa eta konplementuak eramatea eskatu diete herritarrei.
Herri kir(r)olak izango di­ra Tilosetan, azkenik, festa Kon­trakantxa gaztetxera mugitu aurretik. Bertan, luntx be­ga­noa eta musika izango dira, disko jartzaileen eskutik.
IV. Topaketa Marikarako dirua biltzeko festa izango da, eta herritarrak gonbi­da­tu dituzte, «eztarriak busti, al­darrikatu, jolastu, jan go­xo­­az gozatu eta dantzatzera. Animatu zu eta ingurukoak, Hernani marikoneatuko dugu eta!», animatu dute. 

‘BARRIKA MARIKA’, gaur
-18:00, Urrezko Zaparrada txoootx!, Tilosetan. Edalontziak eraman.
-19:00, Manifestakzioa, Tilosetatik. Banderak eta transformatzeko arropa eta konplementuak eraman.
-20:00, Herri kuir(r)olak, Tilosetan. Ondoren, poteo marika.
-22:00, Luntx beganoa, Kontrakantxa gaztetxean. 5 euro.
-23:30, Festa, Kontrakantxa gaztetxean: Maitia eta Marikarmen DJak (Maritxu, nora goaz?), DJ Major Tom, eta DJ Okerreko.
Eskerrak: Hernaniko Sexu Askape­ne­rako Taldeari eta Kontrakantxari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!