«Bide hau hasi ez bazenute, gu ez ginen ezer izango»

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 2a, 01:00

Atzo bete zituen 70 urte, Her­naniko Lanbide Heziketak. Eta egun seinalatuan, bost lagun omendu zituzten: eskolaren au­rreneko belaunaldiko hiru ikasle, Eusebio Muñoa, Juan Mari Navarro eta Martin Zu­gas­ti; eta bi irakasle, Cruz Etxe­andia eta Eduardo Manzanedo. Hala ere, gogora ekarri zuten, 15 ikas­le eta bi irakasle zirela: «oso tal­de ona izan genuen».

Atzoko omenaldian, aurres­kua dantzatu zieten aurrena; ondoren, bideo bat jarri zuten, esko­laren his­to­riari errepasoa egi­nez; eta az­kenik, oroigarri ba­na eman zieten, egungo ikasle eta ira­kasleek.

Baina bueltan ere jaso zu­ten oparia: eskolan egindako pieza guztiak eraman zituen haietako batek, eskolarentzat. «pieza hauek altxorra dira gu­re­tzat», eskertu zioten. «Zuek bide hau hasi ez ba­ze­nute, gu ez ginen ezer izan­go», bukatu zuen egungo ikasle batek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!