Euskal Herriko Irekian, eliteko finalera sailkatu dira Amaia Irazustabarrena, Mendizabalekin, eta Ariane Arrieta, Martinekin. Elkarren kontra ariko dira martxoaren 10ean, 17:00etan Mallabian. Miren Goikoetxeak, berriz, finalerdia dauka bihar, Abetxukon, Eizmendirekin. Irabaziz gero, 1go mailako finalean izango dira.