Txuri-txuri esnatu zen Urumea bailara, atzo goizean, eta etengabe bota zuen elurra, ia eguerdira arte. Elur kapa haundiak osatu ziren, eta horrek eragina izan zuen: autobidean ilara luzeak osatu ziren istripuak tarteko, autobus eta tren zerbitzuak etenda edota atzerapenekin aritu ziren, eskola batzuetan klaseak bertan behera utzi zituzten...
Baina goizean izan zen hori. Arratsalderako, hego haizea sartzearekin batera, urtu egin zen elurra, eta erabat aldatu zen bailararen itxura, ia konturatzeko tarterik gabe.
Elurtearen argazki gehiago daude ikusgai, hemen.