Maider Iriondok lehenengo postua

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 3a, 01:00

Hernaniko gimnastak Donostian izan ziren B mailako txapelketako lehen fasean. Denboraldi hasierako txapelketa izanik, urduritasuna nabaria zen, baina hernaniarrek egindako lana erakutsi ahal izan zuten, eta emaitza bikainekin ere bueltatu ziren: Langileko bi taldeek 3garren eta 10garren postuak lortu zituzten, alebinetan. Bakarka Maider Iriondo lehenengo postuan geratu zen, Jone Aguilar hirugarren eta Unax Pellejero laugarren. Infantiletan taldeka, Hernanik 8garren amaitu zuen. Larunbatean benjaminak erakustaldia eskaini zuten Hernanin. Ilusioa eta urduritasuna nabaria ziren, baina, arratsalde zoragarria pasa zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!