Bi txapelketa haunditako finalean izango dira, asteburuan, Paul Ojuel, Aitor Gorrotxategi eta Markel Lizeaga. Lezamakoan izango da gaur Ojuel eta Gorrotxategi, Exposito eta Arangurenen kontra, 19:30etan hasita. Lizeagak, berriz, Pablo Elortegi torneoko finala jokatuko du igandean, 12:00etan Ortuellan, Urmeneta donostiarrarekin; kontrario, Iker Salaberria goizuetarra eta Mariezkurrena izango dituzte. Finalez gain, bost semifinal ere jokatuko dituzte asteburuan: Ojuelek eta Lizeagak, Euskal Ligakoa bihar, 17:00etan Hernanin. Eta beste lauak, Gipuzkoako Trinkete Txapelketan, bihar Iruran. Aurreko asteburuan, bestalde, Malerrekako finala galdu zuen Ioritz Arrietak, Gorritirekin, Salaberria eta Mariezkurrenaren kontra (14-22).