Barrez eta musikaren erritmora hasiko dute hernaniarrek hilabetea; bakarrizketa emanaldia antolatu du Dobera Euskara Elkarteak, ikastaroa egin duten zazpi lagunekin. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da saioa, Biterin.
Ekintza gehiago, datozen egunetan
Asteburuan jarraituko dute ekintzek. Larunbatean, haur antzerkia izango da Biterin, eguerdiko 12:00etan; Sensacional eskainiko du Imaginart taldeak. Eta ondoren, kontzertua eskainiko dute Ereñotzuko Goraki eta Hernaniko Ozenki abesbatzek eta gonbidatuek, Ereñotzuko elizan, 19:00etan.
Martxoko agenda
1 Bakarrizketa emanaldia. Antolatzailea: Dobera Euskara Elkartea. Euskaraz, Biteri Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30etan.
3 Kontzertua. Ereñotzu-Hernani Ozenki Goraki, Lasarte-Oriako Xumela eta Zarauzko Montetxio abesbatzak. Ereñotzuko elizan, arratsaldeko 19:00etan.
3 Haur Antzerkia: Sensacional. Imaginart taldea. 4 saio, 30 minutu bakoitzak eta 25 haur sartuko dira saio bakoitzean.
6 Hitzaldia: Gipuzkoako Historia nafarra. Hizlaria: Beñi Agirre. Antolatzailea: Hernani Errotzen. Euskeraz, Biterin, 19:30etan.
8 Irakurketa Kluba (3. saioa). Norentzat: 3-5 urteko haurrentzat eta gurasoentzat. Gidaria: Maria Garcia. Udal liburutegian, 17:30etan.
10 Bigarren Eskuko Azoka + Kalez Kale Kantari + Erromeria.
11 Kontzertua: Txistulari Banda, bi tronpeta-jole. Lekua: erdialdea; euria eginez gero, udaletxeko arkupeak. Irteera ordua: 13:00.
13 Zilegi Eskola: Basque Center on Cognition, Brain and Language zentrora bisita. Hernaniko AEKk antolatuta, 09:15etan abiatuko dira.
13 Zinegoak, Gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen jaialdia. Antolatzaileak: Berdintasun Kontseilua eta Hernaniko Udala. Biteri Kultur Etxean, 19:00etan.
14 Hitzaldia: (De) Construyendo identidades, imaginarios y prácticas. Mujeres migrantes africanas en la encrucijada. Hizlaria: Jeanne Rolande Dacougna Minkette. Berdintasun Kontseilua eta Hernaniko Udala. Biterin, 18:00etan.
14 Hitzaldia: Herri kirolak Hernanin: lehena eta oraina. Hizlaria: Iñigo Goñi Iradi. Antolatzailea: Dobera Euskara Elkartea. Biterin, 19:00etan.
15 Ipuin kontaketa: Apaxi. Biterin, bi saiotan: 17:30etan, 3-4 urtekoentzat; 18:00etan, 5-7 urte bitartekoentzat.
17 Kontzertua. Hernaniko Goiz Eguzki eta Zarauzko Udaberri abesbatzak. Milagrosan, 19:30etan.
19 Zilegi Eskola: Hortzetako Pasta egiten ikasteko saioa. Gai-emailea: Mari Artano. Euskaraz, AEK euskaltegiaren lokalean: 09:30, 14:30 edo 18:30etan.
22 Zinea Euskaraz! Laburbira: Film laburren emanaldia. Dobera Euskara Elkartea. Sandiusterrin, 19:00etan.
23 Saio linbikoak: musika, literatura eta emozioak. Borja Estancona. Udal liburutegian, 14 urtetik gorakoentzat, 19:00etan.
22 eta 27 Euskara Ari Du. Elkarrizketa bi kirolariri/aholku-saioak eta jarraipen-saioak. 19:00etan.
24 Haur Antzerkia: Kaput. Ganso & Cia taldea. Testurik gabea. Biterin, 12:00etan. Sarrerak martxoaren 14tik salgai.
24 Kontzertua: Kantuz abesbatza. Milagrosan, 12:00etan.
24 Txistulari Gazteen Hernaniko XIII. Txapelketa. Milagrosa kaperan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 18:30etara.
25 Txistularien topaketa. 10:00etan diana erdigunean eta inguruko auzoetan. 12:30etan Ttun ttuna, Plazan.
27 Ipuin Kontaketa. Kontalaria: Dorleta Kortazar. Biterin, bi saiotan: 3-4 urtekoentzat, 17:30etan; 5-7 urtekoentzat, 18:00etan.
HERNANI’N MUSIK
15 Juan Mari Beltran: hots-larretan. Biterin, 20:00etan. Sarrerak salgai martxoaren 5etik aurrera.
ANTZERKI ZIKLOA
20 Soka. Ttanttaka teatroa.
21 Ergela. Txalo produkzioak.
22 Txarriborda. Hika teatroa.
* Denak Biterin, 20:00etan. Sarrerak salgai martxoaren 12tik aurrera.literatur solasaldiak
13 Liburua: 33 ezkil. Miren Gorrotxategi. Udal liburutegian, 19:30etan. Euskeraz, Ane Mayozen eskutik.
14 Liburua: Las cosas que perdimos en el fuego. Mariana Enriquez. Udal liburutegian, 19:30etan. Gaztelaniaz, Amaia Garciaren eskutik.
ERAKUSKETAK
2-14 Bitxigintza. Egilea: Igone Agirre. Biterin.
16-apirilak 3 Retinosis Gipuzkoa Begisare Elkartea. Biterin.