Elurteak esnatu du Urumea

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 28a, 10:35

Iragarpenak bete egin dira, eta elurra egin du txoko guztietan, baita Urumea bailaran ere. Horrek eraginak izan ditu kalean eta herritarrentzat:

- Eusko Jaurlaritzak aholkatu du kotxea ez hartzeko, behar-beharrezkoa ez bada.

- Autobus zerbitzuak etenda daude: Garayarreko autobusak (G1, G2) abiatu dira, baina etenda daude, errepideak itxita daudelako; Areizagakoek (A1, A2), aldiz, zerbitzuak eten dituzte.

- Eskolak, orokorrean, ireki egin dituzte, nahiz eta irakasle batzuk ezin izan duten iritsi. Ereñotzuko Txirrita eskola izan da klaseak bertan behera utzi dituen bakarra.

- EHUk jakinarazi du, klaseak bertan behera utzi dituela, behintzat, arratsaldeko 15:00ak arte.

- Urumeako autobian, Andoaingo norabidean istripua izan da, eta auto-ilarak sortu dira. Donostiarantz, aldiz, normaltasunez dabiltza kotxeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!