Hernanin finkatuta dagoen Dobera Euskara Elkartearen proiektuetako bat da Kronika. Orain hiru urte, Astigarragako eta Urumeako Kronika ere sortu ziren, eta ordutik hona, ibilbide bat egina daukate, edizio guztiek.
Gauzak horrela, Kronikaren eta Dobera Euskara Elkartearen inguruan herritarrek dauzkaten iritziak, behar eta nahiak edota kritikak zein diren jakin nahi da, eta solasaldiak antolatu dira horretarako.
Horietako bat, Astigarragan egingo da, martxoaren 6an, 19:00etatik 20:00etara, Arrobitxulon; itzulpen zerbitzua izango da. y