Legorburu garaile, ‘Zurrumurruen aurka’

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 28a, 01:00

Aurreko asteartean banatu zituen Bilboko Udalak Zurrumurruen aurkako ipuin lehiaketaren sariak, eta Iñigo Legorburuk aurreneko saria jaso zuen euskerazko atalean, Topo eta Topa lanarekin. Lehiake­ta­ren xedea da, «pertsona migranteen inguruan dauden topiko eta gezurrak deuseztea». Lan hori, 85 urteko Felixa amonaren bidez egin du, eta gogorarazi du «garai batean euskaldunok migranteak izan ginela». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!