Gurasos elkarteak bultzatuta, Hitzartu parte-hartze prozesua jarri nahi dute martxan, hondakinen kudeaketaren gatazkari irtenbide adostua lortzeko. Eta hori aurkeztu eta azalpenak emateko, gaur egingo dute aurkezpen ofiziala Hernanin, arratsaldeko 19:00etan, Biterin.
Kartelean akatsa eta ordu aldaketa
Gaur izango da aurkezpena, eta ez bihar, herriko kaleetan zehar jarri dituzten karteletan jartzen duen moduan.
Dena den, azkeneko momentuko aldaketa izango dela iragarri dute, udal langileen lanuzteak eragindakoa. Hortaz, 19:30etan beharrean, 19:00etan izango da Hitzarturen aurkezpena.