Gaurko lau orduko lanuzteak eta mobilizazioak deitu dituzte ELA eta LAB sindikatuek, Udaletako eta Foru Aldundiko langileei zuzenduta. Horiekin bat egitea erabaki zuen Udaleko Enpresa Batzordeak aurreko astean.
Orokorrean, lan baldintzekin daukate zerikusia beren aldarrikapenek, atzoko Kronikan azaldu bezala.
Eraikin batzuk, itxita
Lanuzte hauek, eragin zuzena izango dute udal eraikinen ordutegietan: Udaletxea eta Liburutegia 11:00etatik aurrera itxita egongo dira; Biteri, 11:00etatik 19:00etara bitarte; eta Kiroldegia 12:00etatik 16:00etara. Musika Eskolan eta Udal Euskaltegian ere eragina izango duela adierazi dute, baina horiek ikasleei jakinaraziko zaizkie pertsonalki.
Ordea, grebak ez du eraginik izango segurtasunean eta adinekoen zerbitzuetan.
UDAL ERAIKINEN EGOERA GAUR
UDALETXEA eta HHZ: 11:00etatik aurrera itxita.
BITERI KULTUR ETXEA: 11:00etatik 19:00etara itxita.
LIBURUTEGIA: 11:00etatik aurrera itxita.
KIROLDEGIA: 12:00etatik 16:00etara, itxita.
MUSIKA ESKOLAko eta UDAL EUSKALTEGIAn eragina izango du, baina ikasleei pertsonalki
jakinaraziko zaie.