«Lehen dena eskuz egiten zen; orain, botoiari ematen diozu, eta berak egiten du dena»

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 28a, 01:00

70 urte beteko dira bihar Lan­bide Heziketa Eskolak (garai har­tan EPO zenak) ateak ireki zituenetik; hain zuzen, 1948ko martxoaren 1ean eman zituen aurreneko eskolak. Bertan izan ziren Eusebio Muñoa, Martin Zugasti eta Juan Mari Navarro ikasle bezala, eta Juan Cruz Etxeandia eta Eduardo Manzanedo irakasle gisa; hori dela eta omenal­di­txoa jasoko dute bihar, eguer­diko 12:30etatik aurrera, Her­nani Lan­bide Heziketako Insti­tu­tuan, Kar­me­lo Labakan. 

Karmelo Labakak, sortua
Garai hartan herriko parrokoa zen Karmelo Labaka izan zen Lanbide Heziketa Eskolaren aurreneko hazia jarri zuena: «bere helburua izan zen Her­nanin bertan lan irtenbidea eskaintzea jendeari. Garai hartan, Donostiara joaten bai­tziren», azaltzen du egungo ira­kasle batek.

Eta aurreneko pauso ho­rretan, Eusebio Muñoa eta Mar­tin Zugasti izan ziren aurreneko promozioa osatu zuetenetako bi. Hamalau izan ziren hasiera batean, eta hu­rrengo urtean beste bat gehitu zitzaien; denera, 15 ikaslek bu­katu zituzten mekanika ikas­ketak. Horietatik, hiru besterik ez dira geratzen: Zugasti, Mu­ñoa eta Juan Mari Navarro.

«Sorpresaz» hartutako omenaldia
Hirurak izango dira biharko omenalditxoan. Muñoa eta Zu­gastirekin hitz egiteko au­ke­ra izan du Kronikak, eta omenaldia «sorpresaz eta ezustean» harrapatu diela onartu dute: «ez genuen uste gurekin gogoratuko zirenik!».

Ederki gogoratzen dituzte garai hartako kontuak, baita lan egiteko moduak ere. Egun­go moduekin asko aldatu omen dira: «lehen dena eskuz egiten zen; orain, botoiari ematen diozu, eta berak egiten du dena», onartzen du Martin Zugastik. 

Egungo gazteak bezalaxe, Alemaniara joan behar izan zuen Zugastik lan bila: «bi urte pasa nituen Westfalenen. Gero honera etorri eta Martin Zu­gasti kaldereria sortu nuen».

Muñoa, aldiz, Lanbide Hez­i­keta Eskolako irakasle izan zen: «39 urte eman nituen; horieta­tik 7 eraikin zaharrean, eta 32 Karmelo Labakan». 

 

AURRENEKO PROMOZIOA

 Antonio Amonarraiz Echeverria
 José Ramón Claraco Alonso
 José Erdocia Arregui
 Antonio Errazquin Beldarrain
 José Luis González Tormez
 Francisco Gorospe Pascual
 Juan Martin Larumbe Macazaga
 José Luis Maidagán Azpiazu (*)
 Eusebio Muñoa Rekondo
 Juan Mari Navarro Aranalde
 Javier Rodríguez Pérez de Arrilucea
 Arturo Rodríguez Ruíz
 Ignacio Sarriegui Lizaribar
 Alberto Zapirain Expósito
 Martin Zugasti Eguren
*Urtebete beranduago hasi zen

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!