Lan bikaina eginda etxeratu zen Mundarro asteburuan, aurkari zuzena zuenaren zelaitik; bi eta hirukoarekin irabazi zion Urnietari.
Azkenera arte, borrokan
Partidua baloiaren jabe izaten hasi zuen Mundarrok, baina etxekoak aurraratu ziren. Hala ere, atsedenaldirako emaitza irauli zuen, eta 1 eta 2 aurretik jarri zen.
Bigarren zatia nahasi xamar joan zen; epaileak Urnietako atezaina kanporatu zuen, baina hala ere, penalti bidez berdinketa lortu zuten. Mundarrok ordea, beste penalti bat geldiarazi eta beste gol bat sartuta, hiru puntuak etxeratu zituen.
Eas 08, hurrengo erronka
Aurkari zuzenetik, aurkari oso gogorrera egingo du salto Mundarrok hurrena; laugarren dijoan Eas 08 du, datorrena.