Aste Santuko opor egunetan entretenitzeko hainbat aukera izango da herrian, aurten ere, kiroldegiaren, kultur etxearen eta Xaguxarren eskutik. Azken honen kasuan, bihar irekiko da izenemate epea.
Ludoteka, Xaguxarrek
Xaguxar elkarteak 4 eta 12 urte bitartekoentzako ludoteka antolatu du martxoaren 26tik 28ra eta apirilaren 3tik 6ra, 10:00etatik 13:00era.
Izenematea bihar irekiko da, eta martxoaren 8ra arte egongo da irekita, kultur etxean edo info@xaguxar.org helbidean. Prezioa 40 eurokoa da, baina 08:30etatik 10:00etara zaintza zerbitzua ere nahi duenari, 20 euro gehiago eskatuko zaizkio.
Jolas Txiki eta tailerrak
Bestalde, kiroldegia Jolas Txiki antolatuko da 2-5 urte artekoentzat, martxoaren 26tik 28ra edo apirilaren 3tik 6ra, 09:00etatik 13:00era. Txanda bakoitzak prezio desberdina du, eta izenematea, martxoaren 5etik 16ra egongo da irekita, kiroldegian, edo emailez: kiroldegia@astigarraga.eus.
Kultur etxean, berriz, 6-12 urte artekoentzako tailerrak emango dira, egun berdinetan, 10:15etatik 11:45etara eta 12:00etatik 13:30etara, 15 eta 25 euro arteko prezioan. Izenematea, kultur etxean (943 33 50 64).