Bestelako energia iturriekin, azoka

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 28a, 01:00

Herritarrei «energia garbia­ren eta eraginkorraren arloan dauden ezagutza eta tek­no­lo­giak gerturatzeko», Energia Azoka jarriko da larunbatean Astigarragan, Gipuzkoako Foru Aldundiko In­gurumen Sailak eta Usur­bilgo Lanbide Eskolak anto­latuta.

Azoka, Joseba Barandiaran plazan jarriko da, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Bertan, auke­ra izango da hainbat ins-ta­la­kun­tza ikusi eta ahol­kularitza zerbitzua jasotzeko.

Berrikuntzak eta aholkuak
Azokan puntako teknologia be­rrikuntzak ezagutzeko au­ke­ra izango da: ibilgailu elek­tri­koak, led argiak, biomasa, pelet galdarak... 

Era berean, aholkularitza zerbitzua emango da, adibidez, fak­tu­ra elektrikoak ulertzen ikasi eta dirua nola au­rrez­ten jakiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!