Zerbitzu publikoen alde lanuztea, udal langileek

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 28a, 01:00

Gipuzkoa, Bizkaia eta Ara­ba­ko udaletako eta Foru Aldun­di­e­tako langileak deitu dituzte gaur ELA eta LAB sindikatuek, zerbitzu publikoen alde, lau orduko lanuzteak egitera.
Astigarragako Udal Lan­gileen Batzarrak deialdiarekin bat egitea erabaki du, eta gaur, goizeko 11:00k aldera, elkarre­taratzea egingo dute udaletxe aurrean. Lanuztea 15:00ak artekoa izango da.

Hiru aldarrikapen, zerbitzu publikoak hobetzeko
Sindikatuek hiru eskaera egin dituzte, lanuztearen deiare­kin: zerbitzu publi­koak defen­da­tu eta garatzea, pribatiza­zio­ak gel­dituz; behin-behineko­ta­sun ta­sa %36tik %6ra jaistea; eta ne­goziazio kolektiboaren es­ku­bidea bermatzea. Lan es­kain­tza publikoak deitzea eta suntsitutako enplegua berre­s­kuratzea ere eskatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!