Animalia guztiak, Ereñotzuko festan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 17a, 01:00

Ostiralarekin ospatu zituzten inauteriak, Ereñotzun, Txirrita eskolaren jaialdiarekin. Festa polita egin zuten; hain polita, animalia guztiak ere bertaratu zirela, elkarrekin dantzan egitera: azeria, otsoa, xagua... Baina animaliak bakarrik ez, superheroiak, raperoak, pailazoak, indio eta bakeroa... Inork ez zuen galdu nahi izan festa. Eta auzotarrek ederki pasa zuten, eskolakoen dantza saioekin!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!