Maiatzaren 19an izanen da aurten, Goizutrail

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 3a, 01:00

Ez du huts eginen aurten  ere, Goizutrail mendi lasterketak. Eta dagoeneko jarri diote eguna antola­tzaileek, probaren bosgarren edizioari: maiatzaren 19an izanen da, la­run­batarekin.
Hiru hilabete eta erdi falta dira zitarako; nahikoa denbora badute ko­rri­kalariek, beraz, lasterketa prestatzeko.

Aurreko urteotan bezala, bi ibilbide
Bakoitzak aukeratuko du bere distantzia, gainera. Izan ere, aurreko edizio­etan bezala, bi ibilbide izanen dira aukeran: bat motzagoa, 10 kilometrokoa, Eneko Elorrira igo eta herrira jaitsiko dena bueltan; eta bestea luzeagoa, 25 kilometro dituena, aurreneko zati hori osatu ondoren Mandoe­gira ere igoko dena.
Ibilbideak bezala, data ere mantendu dute antolatzaileek, eta beraz, aur­ten ere, Zegama-Aizkorri mendi lasterketa ezagunaren aurreko asteburuan izanen da.

Izenemateak laster, Herrikrosan
Behin data zehaztuta, berehala zabalduko dute izena emateko epea ere. Internet bidez eginen da, www.herrikrosa.eus web orrian, aurreko urteotan bezala. Laster izanen da apuntatzeko aukera, da­torren astetik beharbada.
Gero, dortsalik geratuko balitz, lasterketaren egunean ere izango da aukera, azken orduko izenemateak egiteko.
Joan den urtean, mai­la haundia izan zuen las­terketak. Ai­tziber Ibarbia eta Jon Alberdi nagusitu ziren ibilbide luzean, eta Ana Ro­driguez eta Iñigo Alzola motzean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!