Zomorro eta mozorro, Inauterietan Arano

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 10a, 01:00

Bailarako beste herrietatik baino lehenago pasa dira Karnabalak Aranotik. Pasa den larunbatean ospatu zituzten, eguraldi kaxkarraren erruz umore ona izpirik ere petraldu gabe. Goizean goiz abiatu ziren puxka biltzen Surotik, eta bazkari eder baten bueltan berreskuratu zituzten indarrak zomorroek. Arratsaldean, berriz, zahagi dantza eta desfile ederra izan ziren: itsasoko izaki guztiak iritsi ziren Aranoko pasarelaraino, euri jasak ekarrita-edo!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!