Martxoa gerturatzen ari dela-eta, dagoeneko aurkeztu ditu KZ Guneak datozen asteetarako ikastaroak. Ohi bezala, aurrez aurre izango dira ikastaroetako batzuk, hamaika hain zuzen; eta beste batzuk, urrutiko formakuntzaz egingo dira.
Dagoeneko eman daiteke izena, ohiko bideetatik: Biteriko KZ Gunean, tutor.hernani@kzgunea.net helbide elektronikoaren bidez edo 943 023 650 telefonoan.
GOOGLE APPS
Martxoak 1-2, Gmail. Posta elektronikoa baino gehiago. 09:00-11:00.
Martxoak 26, Google maps. Ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu. 16:00-18:00.
OINARRIZKO INTERNET
Martxoak 7-9, PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili. 18:00-20:00.
Martxoak 12-23, Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. 18:00-20:00.
OFIMATIKA - SOFTWARE LIBREA
Martxoak 5-7, LibreOffice Calc. Zure kalkulu-orriak sortu. 09:00-11:00.
Martxoak 8-9, LibreOffice Impress. Aurkezpenak sortu eta utzi harrituta zure ingurukoak. 09:00-11:00.
SMARTPHONEAK ETA TABLETAK
Martxoak 1-9, Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi. 16:00-18:00.
Martxoak 12-16, Google Aplikazioak zure gailuetarako. 16:00-18:00.
Martxoak 19-27, Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi. 09:00-11:00.
Martxoak 19-20, Eusko Jaurlaritza zure mugikorrean. 16:00-18:00.
Martxoak 27, Pocket. Internetetik interesatzen zaizun guztia gorde eta beranduago irakurri. 16:00-18:00.