Sagardo Plazarekin egin bezala, Emakumeon Plaza berritzeko asmoa azaldu du Udalak, eta oraingoan ere, herritarren iritziaren berri jakin nahi du, berrikuntza horiek nola egin bideratzeko.
Horretarako, bi bilera antolatu ditu; aurrenekoa gaur, 18:15etan, kultur etxean.
Hirigintza proiektua, abiapuntu
Saioa hasteko, herritarrei hirigintza-proiektua azalduko die Udalak, eta ondoren, haien iritziak jasoko ditu, proposamen ezberdinen inguruan dauzkaten ikuspegiak biltzeko.
Beste bilera bat, martxoan
Gaurko bileraz gain, beste bat egingo da martxoaren 7an, ordu eta leku berean.
Bestalde, informazio gehiago ere eskatu ahal izango da 688 64 80 40 edo 644 26 90 86 telefonoetan.