Udal Langileen babesa bihar, LAB eta ELAk deitutako lanuzteari

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 27a, 01:00

Hernaniko Udaleko Enpresa Ba­­­tzordeak jakinarazi du ELA eta LAB sindikatuek biharko dei­­­­tu duten 4 orduko lanuztearekin bat egingo dutela, Lan­gile­en Ba­tzarrak hala erabakita. 

«Egoera salatu nahi dugu»
Deialdia Udal eta Foru Aldun­di­e­tara zabaldu dute sindikatuek, bertako egoera salatzeko: «az­ken urteotan lanpostu ugari gal­­­­du da Udal eta Foru admi­nis­­­­trazioan. Hutsik geratu di­ren lanpostuak bete gabe eta zer­­bitzu osoak pribatizatuz».

Gainera, diotenez, «betetzen diren lanpostuak, behin behi­ne­ko langilez betetzen dira. Ere­mu publiko honetako langileen %36 behin-behinekotasun egoeran dago; EUDELek berak aitortzen duenez, Udalhitz h­i­tzarmenak behin-behinekotasuna gehienez ere %6ra muga­tzen duenean».

Hain zuzen, hitzarmen hori «2008.urtean sinatu zen azken aldiz, 2008-2010 urteetarako. Hala ere, 2018an bete gabe dago eta gainera, gure instituzioek ez dute berau betetzeko inolako borondaterik erakusten», sala­tzen dute. 

Era berean diote: «ez dago benetako Negoziazio Kolektibo­rik sektorean».

Horren aurrean, ELAk eta LABek dei egin diete erakundeei: «ildo propio bat jorratzeko, he­rri­tarroi ematen zaizkigun zerbitzu publikoak bermatzeko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!