Bost zita Urumean zehar, iritziak biltzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 27a, 01:00

Hogeitabost urte beteko ditu aurten Dobera Euskara Elkar­teak, eta Kronikak, bere egi­tas­moak, hemezortzi. Urte as­kotako ibilbidea osatu dute bi­on artean, eta orain, aukera lu­zatu nahi diete herritarrei egindako lana baloratzeko. 

Horretarako, sei solasal­di­ta­rako zita jarri dituzte Uru­me­an zehar. Atzo izan zen au­rre­ne­koa Hernanin, eta ber­tan, bes­te bi egingo dira, gaur eta bihar. Gaurkoa ordu bere­an, 19:00etatik 20:00etara, eta biharkoa, goizez, 11:00etatik 12:00etara bitarte; biak Biterin izango dira. Euskeraz izango dira, eta itzulpen zerbitzua izango da, behar duenarentzat.

Hernaniko topaketez apar­te, Uru­me­a­ko beste txokoetan ere el­kartzeko aukera izango da: os­tiralean izanen da sola­sal­dia, Goizuetan, 18:30etatik 19:30etara; astelehenean Ere­ño­tzun izango da, 19:00etatik 20:00etara; eta hurrengo as­teartean, As­tiga­rra­gan, aurre­ko­a­ren ordu berean. 

SOLASALDIAK
- GAUR, 19:00etan, Biterin.
- BIHAR, 11:00etan, Biterin.
- OSTIRALEAN, 18:30etan, Goizuetan (Udaletxeko ganbara).
- MARTXOAREN 5EAN, 19:00etan, Ereñotzun (Auzo Etxea).
- MARTXOAREN 6AN, 19:00etan, Astigarragan (Arrobitxulon).

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!