Zure kupelak emango ote ditu, 50 euro?

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 28a, 01:00

Astigarragako Merkatarien Elkarteak kupela bat ageri den kartelak jarri ditu herriko hainbat komer­tziotan, eta 50 euro irabazteko aukera izango du, martxoaren 6ra arte kartel horiekin argazkia atera, Astiko­ren facebook orrialdea atsegin, eta bertan agertzen den loturara argazkia igotzen duenak. Bestalde, aterkiak jarri dituzte eskura, denda batetik bestera busti gabe joan ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!