Etzi egingo dute otsaileko plenoa, azkeneko asteartearekin. Urteko aurrenekoa izango da, urtarrilekoa ez baitzuten egin. Arratsaldeko 19:00etan egingo dute, pleno areto berrituan. 17 puntu landuko dituzte; besteak beste, kontratazio mahaiko kideak izendatzea, lau mozio, eta martxoaren 8ko greba feministaren manifestua.