Trikoloreak eta Landare, denak prest!

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 25a, 01:00

Urumea ibaiak gainezka egin, eta urak hartu zuen Landare­ko zelaia, asteartean. Horrek zalantzan jarri zuen, gaurko partidua Hernanin jokatu ote zuten trikoloreek, Ohorezko Mailan. Baina gogor aritu dira lanean, egun hauetan, taldeko kideak eta jokalariak, eta lortu dute zelaia bere onera ekar­tzea. Horrela, ostiralean kon­firmatu zen notizia: Landaren jokatuko du Hernanik, Alco­bendasen kontra.
Eguerdiko 12:00etan izango da, eta beste behin, zaleen bul­tzada jasoko dute trikoloreek, partidu zail bat irabazten saia­tzeko. Izan ere, hirugarren sail­katua etorriko da bisitan.

Geldialditik bueltan, puntu beharrez
Baina zailtasunak zailtasun, au­kera guztiak aprobetxatu be­harra daukate trikoloreek, mailari eusteko borrokan bete-betean sartuta baitaude: azke­naurreko postuan daude, 24 punturekin, La Vila 10garre­nak bezala. Getxo, berriz, 11 puntu­rekin dago, urruti oraindik, atzo Ordiziaren kontra galdu ondo­ren. Eta sailkapenean herna­niarren aurretik, Cisneros da­go 9garren, 29 puntu­re­kin.
Azkeneko bi partiduak aur­kari zuzenen kontra galdu on­doren, erreakzionatu beharra dau­ka­te trikoloreek. Aurre­ne­ko aukera, gaur bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!