Dozenaka haur jaioberri erroldatuko dituzte gaur, salto eta dantza artean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 25a, 01:00

Doinu ezaguna izango da gaur, herriko kaleetan entzungo de­na: iñude eta artzaien kon­par­tsa aterako da, Sandiusterritik, goizeko 11:45etan. Elkano kale­ra jaitsi, eta Plazan sar­tuko dira iñudeak, artzaiak, danborre­ro­ak, apaiza, alkatea, medi­ku eta erizainak, saltzaileak...
Bertan eskainiko dute au­rre­neko dantza saioa. Gero, An­dre­kaletik Plaza Berrira jaitsi, be­rriro dantzatu, eta Zinkoe­ne­an egingo dute hurrengoa, Kale Na­gusitik jaitsita. Saltoka abia­tuko dira Izpizua kalean gora, eta Plaza Berri parean dan­tza­tu­ta, Kale Nagusitik sartuko dira Plazara. Orduan izango da, ekitaldi nagusia.
Haur jaioberriak dantzan eramango dituzte iñudeek, me­diku eta erizainenera au­rr­e­­na, txertoa jartzera; eta al­ka­tearen aurrera ondoren, Uda­lean erroldatzeko. Horrela, do­ze­naka haur jaioberri errol­da­tuko dituzte Hernanin, gaur.

Eguraldia lagun, gaurkoan
Otsailaren 4an zen atera­tze­koa, hasiera batean, iñude eta artzaien konpartsa. Baina egu­raldi txarragatik, atzeratu egin zuten azkenean. Behin inau­te­riak pasata, gaur egingo dute, eta dirudienez, eguraldi ede­rra­­rekin. Festa borobila izango da gaurkoa, ikasturte oso­­an zehar prestatu dutena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!