Korrika ere gozatuz, txotx denboraldi berria

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 24a, 01:00

Nork esan du sagardoaren mun­dua ezin dela kirolarekin uztartu? Hori lortzen du, hain zuzen, Sagar Lasterrak.  Gaur izango da lasterketaren hamabigarren edizioa; Her­na­ni Arraun Elkartearen egoi­­tzatik, Ibarluze poligonotik, abiatuko da, goizeko 11:00etan.

8,9 kilometro, sagardotegietatik
Urtero bezala, sagardotegietatik egingo dute korrika, lasterkariek; besteak beste, Goi­ko-Lastola, Elorrabi, Ipa­rra­girre, Altzu­e­ta, Olaizola, Otsua-enea eta Itsasburu zeharkatuko dituzte, Herna­nira iritsi arte. Hain zuzen, Ave Maria parkean emango zaio bukaera, eguerdi aldera.
Ibarluze poligonotik abiatuko dira lasterkariak, eta ber­tara joateko, doako autobusa jarriko dute. Bi aukera izango dira, 10:10etan abiatuko da au­rre­nekoa, eta 10:30e­tan, bigarrena, biak, Kirol­de­gitik.
Ondoren, eguerdi aldera egingo dute sari-banaketa Ave Maria parkean. Lau kategoriatan izango dira sariak: maila absolutuan gizon eta emakumeak; eta beteranoen mailan, gizon eta emakumeak. Gaine­ra, opariak ere zozketatuko dituzte, partehartzaile guztien artean

Dorsalak eta azken izenemateak, Kiroldegian
Horren aurretik, azkeneko ize­­nematea osatzeko aukera izango dute korrikalariek, goi­zeko 09:00etatik 10:30ak bi­tarte, eta ordu berean jasoko di­ra dorsalak eta txipak, baita kontsigna zerbitzua ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!