Ikastaroa antolatu dute Biterin, argazkigintza digitalaren inguruan: erretratuan, paisaian, eta gaueko eta kaleko argazkilaritzan sakontzea. Martxoaren 7tik ekainaren 13ra izango da, baina izena emateko epea otsailaren 27an bukatuko da, asteartearekin, Biterin: 78,54 euro dira bertakoentzat, eta 105,06 euro kanpokoentzat. Asteazkenetan izango dira saioak, 19:00etatik 21:00etara, eta hiru saio praktiko ere egingo dituzte larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara.