Otsailaren 4an behar zuen, baina eguraldiagatik atzeratu, eta bihar aterako da azkenean, iñude eta artzaien konpartsa. Goizeko 11:45etan abiatuko dira Sandiusterritik, eta Kaxkoan egingo dute buelta: Plazan sartu, eta Andrekaletik jaitsiko dira Plaza Berrira aurrena, eta Kale Nagusitik Zinkoeneara gero; Izpizuatik Plaza Berrira igoko dira, eta Kale Nagusitik Plazara, azkenik. Dantza saioak eskainiko dituzte ibilbidean zehar, baina Plazan izango da ekitaldi nagusia, pertsonaia guztiekin eta Hernaniko Musika Bandarekin.