Raul Jimenez del Rioren eskutik, akordeoi doinuak

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 24a, 01:00

Kontzertua izango da gaur ere, Milagrosa kaperan; eta oraingoan, akordeoi doinuek hartuko dute protagonismoa: Raul Jimenez del Rioren es­kutik, akordeoi entzunaldia izango da, Hauspoz elkarte­ak antolatuta.

Akordeoiko titulu gorena dauka Jimenez del Riok, eta akordeoi irakaslea da Lo­gro­ñoko Piccolo y Saxo musika eskolan, San Adriango musi­ka eskola publikoan, eta Iru­ñako Pablo Sarasate eskolan.

Gaurko kontzertuan, zazpi pieza eskainiko ditu musi­ka­riak: Morenoren Corales II, V, III, IX, Hosokawaren Melo­dy, Gerenabarrenaren Gautu, Tro­janen Catedral destruida, Bachen Variación 25, Nuñez Medinaren Reflexión sonores, eta Gurbindoren Fantasía pa­ra acordeón. Gainera, horie­ta­ko bat, Gautu, Milagrosan estrei­natuko du.

Andoaingo Piano Jaialdian asteburuan, 31 hernaniar
Bestalde, gaur eta bihar izan­go da Andoaingo Piano Jaial­dia, 7 eta 18 urte bitarteko piano-joleekin; guztira, 733. Eta horietatik, 31 izango dira hernaniarrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!