Izenematea irekita, ‘Goizutrail’ lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 24a, 01:00

Maiatzaren 19an izanen da aurten Goizueta zeharkatzen duen Goizutrail Mendi lasterketa, duela aste batzuk antolatzaileek iragarri zuten bezala. Urtero bezala, bi ibilbide izanen dira: luzea, 25 kilometrokoa; eta motza, 10 kilometroko ibilbidea osatzen duena. Horietako batean izena eman nahi duenak, dagoeneko eman dezake izena, Herri Krosa web orrian: www.herrikrosa.eus. Egunean bertan ere izan ohi da apuntatzeko aukera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!