Bigarren jardunaldia, martxoaren 10ean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 24a, 01:00

Ikasturte honetan eman dio hasiera Goizuetako Udalak Lan eta Bizi ekimenari, eta horren bueltan, bigarren jardunaldia izanen da datorren martxoaren 10ean. Berezia izanen da oso, izan ere, martxoaren 8an Emakumearen Eguna denez, nekazaritza munduan daukaten papera aztertuko dute. Hain zuzen, Gotzone Sestorain Leitzako gaztagilea eta Maite Sanchez Goizuetako abeltzaina izanen dira gonbidatuak. Antolaketa ere berezia izanen da, Gizarte Zerbitzuetako Berdintasun sailak, Udalak eta Cedernak elkarlanean antolatu baitute bigarren saio hau.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!