Lau entzunaldi egingo dira martxoan zehar

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 24a, 01:00

Musika Eskolan entzunaldiek ez dute etenik. Pasa den astean trikiti eta pandero kontzertua eskaini zuten ikasle gazteek eta martxoan beste lau entzunaldi egongo dira. Martxoaren 15ean Musika Eskolako ikasleek organoko entzunaldia eskainiko dute Astigarragako Andra Mari Parrokian, 19:00etan. Martxoaren 16an, txistu eta txistu talde entzunaldia areto nagusian izango da, 19:00etan. Piano, zeharkako txirula eta biolin entzunaldia, martxoaren 19an baita, ere areto nagusian da, 19:00etan. Hilabetea amaitzeko Piano eta teklatu entzunaldia eskainiko dute, martxoaren 22an, 19:00etan, hau ere areto nagusian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!