Bergaran eta Iruñean zita, muslari onenek

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 24a, 01:00

herrietako kanporaketen ondoren, zazpi herrialdeetakoen txanda izango da orain. Gaur jokatuko dira finalak lu­rralde guztietan: Bergaran izango da Gi­puzkoakoa, eta Iruñean Nafarroa Ga­raikoa; Araban, Bizkaian, Lapurdin, Zu­beroan eta Behe Nafarroan ere izango dira. Ereñotzuarrek eta Goizuetarrek izango dute ordezkaritza, aurreneko bietan.


Hiru ordezkari, Urumeatik
Denera, hiru ordezkari izango ditu Urumea bailarak gaurko finaletan. Ereñotzuko bikote batek jokatuko dut Bergaran, arratsaldeko 15:00etatik au­rrera: Angel Pikabeak eta Pepe Kalokak. Goizuetarrak, aldiz, bi izango dira: Alain-Iban eta Aitor-Juan. Azken hauek Iruñean jokatuko dute, goizeko 08:30etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!