‘Euskal Kultura?’ solasaldia, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 24a, 01:00

Urkiri Salaberria ikerlari eta zinegotziak Euskal Kultura? solasaldia eskainiko du, asteartean, 19:30etatik 20:30­etara, kultur etxean.
Urkiri Salaberria Arte Ederretan lizentziatua eta  Ondare inmaterialean doktorea da. Ukitu ezin daitekeen ondarea zer den eta ez galtzeko zer egin daitekeen azalduko du solasaldian. 
«Munduko herriek berezko kultura garatu dute eta mendeetako kultur aztarnak gure artean bizi dira. Aztarna horiek materialak izan daitezke, elizak, jauregiak, margoak, eskulturak... ala... ez materialak, ohiturak, hizkuntza».
«Gure kulturan, zein dira besteekiko ezberdintzen gaituzten elementuak eta gure artean lotzen gaituztenak?» galderari erantzungo dio Urkiri Salaberriak bere hi­tzaldian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!