Martxoaren 10ean, Sagardo plazan, egingo den ekitaldian herritarrek aipatutako emakume guztiak omendu nahi dira. Eta egun horretan merezitako omenaldia eskaintzeko hainbat ekintza berezi antolatuko dira.
Udalak txarteltxo batzuk banatu zituen eta bertan omendu nahi den emakumearen oinarrizko datuak jarri behar ziren. Txarteltxoak bildu ziren Gazte Lokala, Ikastola, Kultur Etxe eta udaletxean egon ziren buzoietan.
Inguruan dauden emakumeak (amak, amonak, izebak, lagunak…) dira omenaldia jasoko dutenak egindakoak (lanak, zaintzak, ibilbide pertsonalak...) besteek jakitea merezi dutelako.
Martxoak 8: Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna
Emakume Langilearen Eguna gertu dago eta egun horretarako ekitaldiak antolatzen ari dira. 1909ko otsailaren 28an ospatu zen lehen aldiz, New Yorken, Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Sozialistak antolatutako Emakumeen Egun Nazionala. 1910ean Emakume Sozialisten II Nazioarteko Biltzarra egin zen Kopenhagen.
Bertan emakumeen bozka eskubidea aldarrikatu zen eta, Clara Zetkin komunista alemaniarrak proposatuta, martxoaren 8a, emakumeen eskubideen aldeko eguna izatea adostu zen Rosa Luxemburg, Aleksandra Kollontai, Nadezhda Krupskaya edo Inessa Armand-ekin batera.
Greba feminista babesteko elkarretaratzea
Gaur egun arte jarraitu dute ospakizunek eta aldarrikapenek. Aurten ohiartzun haundia izaten ari den Greba Feminista antolatu da. Astigarragan hori babesteko Emakumeok Planto! Emakumeak geratzen bagera Mundua gelditzen da ekimena antolatu da. Elkarretaratzea egingo, martxoaren 8an, 12:00etan Emakumeon Plazan.