Aurkari zuzenaren kontra partidua

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 24a, 01:00

Azken lau partiduetan hiru berdinketa eta porrot bat jasan ondoren Mundarro garaipen gosez irtengo da gaur Urnietako zelaira, 18:00etan. Urnietaren aurka jokatuko du eta hiru puntuak eskuratu nahi ditu aurkari zuzen baten kontra. Astigartarrak hamargarren daude kokatuta 24 punturekin eta urnietarrak hamaikagarrenak dira 23rekin. 

Oraindik hamar partidu ge­ratzen dira denboraldia amai­tze­ko eta bi taldeen helburu na­gusia momentu honetan behe­ko postuen mamua aldentzea da. Zazpigarren postua gertu du­te, baina baita azken hirurak ere. Horrexegatik lehia estua espero da oso gertu dauden bi herrien arteko partiduan. 

Puntu gazi gozoa azken ­sailkatuaren kontra
Inauterien ondoren konpetiziora itzuli zen pasa den larunbatean eta Mundarrok berdinketa lortu zuen Oiartzunen Zarku­men­degin. Kontuan izanik oiar­tzuarrak azkenak direla sail­kapenean, banako berdinketak zapore garratza izan zuen Mundarro­rentzat. Pasadizo ai­pa­garriena etxekoek bere ohi­ko ka­mi­seta aldatu behar izana izan zen. Gaur Urni­etan zapore hori gozo bihurtzen saiatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!