Urtarrilaren 13an hasita, Zizur Nagusiko lau t’erdiko txapelketa burutzen ari da Ardoi Pilota Elkartea, 23garren urtez. Jardunaldi ugariren ondoren, asteburu honetan izanen dira finalerdiak, eta bertan izanen dira bi goizuetar, Umore Ona pilota elkartearen izenean: Aizkorbe, gazte mailan; eta Apezetxea, benjamin mailan.
Gaur eta bihar izanen dira partiduak: gaur goizetik hasita, infantil mailatik gorakoek jokatuko dute, eta bihar goizean, hortik beherakoek. Bereizketa, gainera, frontoiaren araberakoa ere izango da: gaurkoak frontoi nagusian izanen dira; biharkoak, ordea, frontoi txikian. Horiek guztiak Zizurko kiroldegian jokatuko dira.
Oberena taldeko Santamariaren aurka, Aizkorbe
Umore Ona elkarteko Aizkorbe izanen da, beraz, aurreneko finalerdia jokatuko duen goizuetarra: arratsaldeko 17:30etan dauka zita, frontoi nagusian, Oberena taldeko Santamariaren kontra. Bihar goizean frontoi txikian ikusiko dute elkar Apezetxea benjaminak, eta Andoaingo Gaztañagak, goizeko 10:15etan hasita.