ASTE Santuko oporraldirako plana egin diete kiroldegian, etxeko txikienei. Aurten ere, Jolas Txiki antolatu dute 2 eta 5 urte bitarteko neska-mutilentzat. Zerbitzuaren ordutegia 09:00etatik 13:00etara izango da.
Bi txanda izango dira
Aste Santuaren eta Pazko Astearen baitan, bi txanda antolatu dituzte: bat martxoaren 26tik 28ra; eta bestea, apirilaren 3tik 6ra.
Prezioei dagokienean, aurreneko txanda aukeratzen duten bazkideek 30,70 euro ordaindu beharko dituzte; eta besteek 38,80 euro. Bigarren txanda aukeratzen duten bazkideek berriz, 41 euro ordaindu beharko dituzte; eta gainerakoek 51,80 euro.
Bestalde, bi txandetan izena ematen duten bazkideentzat 64,50 euroko kostua izango du izenemateak; eta gainerakoentzat 82,10 eurokoa. Azkenik, gogoratu dute, bigarren senidearen izena ematen dutenei, %10eko beherapena egingo zaiela.
Bazkideek beherapena izango dute; eta baita bigarren senidearen izena ematen dutenek ere.
Izen emateak martxoaren 5etik 16ra kiroldegiko harreran
Jolas Txikin izena eman nahi dutenek martxoaren 5etik 16ra izango dute epea zabalik eta kiroldegiko harreran egin ahal izango dute.
Informazio gehiago nahi duenak bi aukera ditu: 943 33 36 76 telefonora deitu edo kiroldegia@astigarraga.eus helbidera idatzi.