Astigartarrek antzerkiaz gozatzeko aukera paregabea dute asteburuan bi saiorekin. Lehendabizikoa gaur izango da, 20:00etan, kultur etxean eta bertan Martes y 13 antzezlana eskainiko da gazteleraz. Sarrerak 6 eurotan daude salgai helduentzat eta 3 eurotan adin txikikoentzat.
Bigarren aukera bihar dute herritarrek. 17:00etan txotxongiloak egongo dira, baita kultur etxean, Nahia eta Neo ikuskizunarekin.
Hemen sarrerak merkexeagoak izango dira; helduek 5 euro eta haurrek 2,5 euro. Txotxongiloak euskeraz dira.
Barre eta ongi pasatzeko, bi lan
Martes y 13 GluGlu Producciones-en eskutik dator eta Ugaitz Alegria, Diego Perez eta Leire Ucha dira aktoreak. Barre egin nahi duen publiko helduarentzako komedia da. Jeronimo eta Patriciok beste bikote bat gonbidatu dute afaltzera, baina Natalia bakarrik iritsiko da, lur jota, bere senarraren hegazkinak istripua izan du eta ez daki bizirik geratu diren bidaiarien artean ote dagoen.
Berrien zain daudela, bikoteak Primitivaren botea irabazi duela jakingo du eta beren poza ezkutatzen saiatuko dira.
Ontzi gidari xelebrea objektu hegalarian
Nahia eta Neo Rosa Martinez & Lagunak konpainiaren eskutik dator. Nahia familiarekin batera bizitokiz aldatu da eta giro berrira moldatzen saiatzen ari da.
Bere lorategian objektu hegalari bitxi bat agertuko da, ontzi gidari xelebrea ere ezagutuko du eta berarekin benetako adiskidetasuna zer den ikasiko du.