«Hernani Tratu Onen Kultura baten inguruan pentsatzen jarri nahi dugu»

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 24a, 01:00

Tratu Onen Mapa egitasmoa abiarazi zuen aurreko urtean Arremanitz Kooperatibak, eta gaur emango du ezagutzera ofizialki. Pintxo-tertulia mo­du­­an egingo dute gaur, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:30ak bitarte, Biteri kultur etxean.

Iaztik, bederatzi eragile
Iaz jarri zuten egitasmoa mar­txan: «egitasmo honekin Tratu Onen Kultura zabaldu nahi ge­nuen herri mailan». Eta horre­tarako, hain zuzen, hasierako eragile batzuk aukeratu zi­tuz­ten, «Hernani bizitzeko leku on bat izateko jada egiten diren lan asko ikusaraziz». 

Bederatzi izan dira hasiera ba­tean, eta hemendik aurrera, gaurko aurkezpenarekin, gehi­a­go izatea nahi dute. Honen hel­burua da «bide hau ezagu­tzera ematea eta herriari par­te-hartzea irekitzea». 
Eta horretarako, ekitaldi konpletoa izango da: egitas­moa bera eta bertan parte hartzen dugunon aurkezpena egingo dugu; Tratu Onen Mapa fisikoaren aurkezpena ere egin­­go dugu; eta denon artean hemendik aurrerako urratsak definitze aldera pintxo-tertulia egingo dugu».

Bertan izango dira, beraz, aurreneko fasean parte hartu duten bederatzi eragileak: Kronika bera, Hernaniko Gaztelekua, Berdintasun Kontseilua, Kani­ka Aisialdi Taldea, Pausoka El­kartea, Amher Elkartea, Her­na­niko Hezkuntza Plataforma, BiziOn eta Bilgune Feminista.

Denak, herritarrak zein dagoeneko parte-hartu duten eragileen ordezkariak elkartu­ko ditu gaur goizean Arrema­nitz Kooperatibak. Izan ere, «eztabaidagune kolektibo bat eraikitzea oso garrantzitsua» iruditzen zaie. Eta hori goxa­tzeko, zein hobeto, patata tor­tila pintxoak baino? Beraien us­tez, horrela «ekarpenak egi­tea ere, Tratu Onen Kulturaren parte delako».

«Orain arteko pro­zesua eragile zehatz batzuekin aurrera eraman izan dugu»

Proba txikia, aurrenekoa
Gaur hasiko dutena Tratu Onen egitasmoa herriari za­baltzeko aurreneko aukera izango da: «orain arteko pro­zesua eragile zehatz batzuekin aurrera eraman izan dugu; herriari aurkeztu aurretik pro­ba txiki bat egin nahi genu­elako. Baina gaurtik aurrera edozein herritarrek parte hartu dezake norbere dekalogo eta konpromiso propioak aportatuz. Eragileekin aldiz, zuhurrago jokatu nahi dugu; prozesua gehiago finduz», onartu dute. 

Horrela, beraz, egitasmoa ezagutu nahi duenak hitzor­dua dauka gaur, goizeko 10:00­e­tan hasita, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!