400 pago berri gaurtik, herrian

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 24a, 01:00

Urteko egun berezienetakoa izan ohi da Zuhaitz Eguna, he­rriko gaztetxoentzat eta be­ren familientzat. Eta hain justu, gaur izango dute jardunaldi horrekin gozatzeko aukera, 54garren aldiz. 

Beste urte batez, Aparrain mendian, Udalaren jabegotza diren lurretan, izango dute zita, goizeko 09:30ak aldera.

12:30ak aldera egingo dute buelta, Hernanira.

400 pago
Azkeneko urteetan bezalaxe, pagoak izango dira gehien lan­datuko dituzten zuhaixkak. Aurten, hain zuzen, 400 pago izango dira Aparrainen gaztetxoenek landatuko di­tuz­tenak. 

Oinez edo autobusez, baina umore onez
Eta horietako bat landatu nahi duenak, gaur Ap­a­rrainera joan besterik ez du. Ber­taratzeko, bi aukera izango dira, urtero bezala. 

Oinez atera nahi duenak, aukera paregabea izango du eguraldi ederraz gozatzeko. Horretarako, goizeko 07:30­etan jarri du­te zita Plazan. 

Autobusez joan nahi duenak, aldiz, bi aukera izango di­tu: Atsegindegitik aterako da autobusa, Biteri ondoko gel­tokitik, 09:00e­tan, eta bost minutu beranduago, egin­­go du geldialdia Ereño­tzun.
Denek bat egingo dute Ugaldetxon Aparrainera igo­tzeko. Iritsi bezain laster hasiko dira zuhaitzak landatzen; ondoren, hamaiketakoa egi­tera jaitsiko dira atse­den­le­kura, eta 12:30etan egingo dute buelta, berriz ere herrira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!