‘Baskavigin’ dokumentala gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 23a, 01:00

Drama historikoko doku­men­tal bat jarriko dute gaur, Bi­te­rin: Baskavigin, euskal baleaza­leen sarraskiari buruzkoa.

Arratsaldeko 19:00etan ha­siko da, eta 70 minutuko ira­u­pena dauka. Sarrerak, Biterin bertan daude salgai, 4 euroan.

2016an estreinatu zuten do­ku­mentala, Donostia­ko Zine­­mal­dian. Jón Laerdi Gud­mun­ssonen kontaki­zu­ne­tan dago oinarrituta. Aitor Aspek zuzen­du zuen, eta zazpi tokitan gra­ba­tu zuten: Pasaian, Oñatin, Ezkion, Laguardian, El puerto de Santa Marian, Islandian eta Inglaterrako Chichesterren.

Gertaerak, 1615eko udaran
1615 urtean gertatu zen, do­ku­mentalak konta­tzen den sa­rraskia. Ekainean, 86 baleazale abiatu ziren Donostiatik, Islan­diako iparraldeko itsasora, eta balea ehiza arrakastatsua izan zuten. Baina egun horietan, hainbat liskar eta lapurreta izan ziren, euskal baleontzien eta Islandiako herritarren arte­an, eta Jón Grímsson apaizak eta Ari Magnússon magis­tra­tuak, haien kontrako erasora deitu zituzten herritarrak. Gai­nera, iraila bukaeran, ekaitz gogor batek beraien ontziak txikitu zituen, eta Donostiara bueltatu ezinik geratu ziren.

Islandian harrapatuta eta jatekorik gabe, ihes egiteko saiakera hasi zuten balea­za­le­ek, baina soilik gogorrenek eta argienek lortuko zuten handik bizirik ateratzea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!